XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Historia zen, haunditasun aztarrena, nahiz eta herrikoia.

Baina Gandiagarena ametsa zen, arnasa, zerbait xamurra: (28 or.). Soinu galdu bat lakoa.

4.4. Elorriaren antzekoa poema bera ere: (27 or.). (25 or).

Eta metafora bikainez azkenean: (263 or.).

Hitz batean, poeta bizi den lekuko sinbolo txikiak eta xumeak dira idazlaneko ikonoak.

Gain-egiturekiko fiakaiztasuna agertuz, eta hurbileko gauza arruntetaz baliatuz jasoriko unibertsua.

Inolako abantail estetikorik gabe, bertako gauzñoez muntaturiko erakusketa poetikoa.

Sentiberatasunak, hitzak eta barne-nobleziak egiten dutelarik gainerakoa.

5. METRIKA Aipa dezagun, hasteko, honi buruz P. Lafittek dioena: .

Gauza argibidean jartzeko, on da gogoan edukitzea, behin Bitorianori entzun niona: .

Hau da, autoreak lara-larai barruan ausnartzen dituen doinu eta erritmo-kulunkak dira gehienak.

Koplak daude, eta molde txikikoak nahiz haundikoak, eta berauekin jolastuz Gandiagak eginiko hainbat konbinaketa berri, gero ikusiko dugunez.

Neurtitzon segeretua tradizioan datza.

Baina, aldi berean, egileak hitzekin jolasteko duen joerak eta abileziak ere bai, birkreatzen dituelarik ohizkoak ez diren errepikak, egitura metriko berriak.

Estrofen eskema metrikoak egiten hasi nintzenean, azkar jabetu nintzen gaiak duen luze-zabal bereziaz.

Ezinezkoa zitzaidan metrika eremua bere osoan ematea, zabalegia eta ugariegia zenez nire aurkezpen-helburuetarako.

Baina, bestalde, liburuaren erdiraino iritsi nintzenean, pentsatu nuen, azterketetan aurrera jo gabe, nuenarekin banuela aski Elorri-ren metrikari buruz zerbait esateko.

Eta honetan utzi nuen azterketa.

Aldaera guztiak aurkeztea luzeegi litzatekeenez, moldeak bakarrik emango ditugu.

Hala ere, nahiko luzea gertatuko da koadro hau, baina argigarri ere izango delakoan, laburki ematen dugu.